Les associations EUSKAL BABEL et JAKINOLA ont collaboré pour recueillir ces témoignages afin de valoriser la diversité linguistique du territoire.
Denok hizkuntza batean sortu gara, hainbatetan ez bada. Ama hizkuntza hau gure jatorrizko herrialdea da. Munduarekin ditugun lehen urratsak eta harremanak lehen hizkuntza honen bidez iragaziak dira. Eta badira, Ulisesen antzera, bidaiatzen dutenak, jatorrizko herrialdea utzi eta beste leku bateko hizkuntza batean aterpea aurkitzen dutenak: hizkuntza adoptatuak dira, maileguan hartutako hizkuntzak. Momentu horretatik aurrera ez gara gehiago berdinak, jatorrizko hizkuntzarekiko harremana aldatzen da eta bere berezko izaera galtzen du. Bi hizkuntza edo gehiagoren artean banatuta gaude, han eta hemen atzerritarrak gara. Emile Cioranek esan zuen bezala, "Ez gara herrialde batean bizi, hizkuntza batean bizi gara". Hona hemen hizkuntza-noraezean ibili diren Euskal Herriko biztanle batzuen testigantzak, hau da, hizkuntza bat edo gehiago ikasi dituztenak eta beren nortasunarekiko, herrialdearekiko, bizitzeko lekuarekiko harremana aldatzen ikusi dutenak.